XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengotan, tratamendu puntuala izan zuen beste irakasgaien barruan, baina, esan beharra dago, perspektiba, beti izan dela globalizantea.

Ahalegin haien ondorio izan dira, honako metodologia hauek: Urratsak zaindu, Tailerrak eta, azkenik, Proiektuak.

Gaurregun Proiektuen metodoa daukagu eredutzat, izan ere, beste biren bilgune bait da.

83/84 ikasturteari hasera ematerakoan, eragin handia izan duen aldi bat eman zen, hau da, Klaustroa osatzen zuten kide gehienek, antigualeko Monastegi batetan bildu eta Kontsumoari buruzko eta O.H.O. osorako ikasketa-programa bat lantzeari ekin zioten.

Batzar haien emaitza da nolabait orain eskaintzen dugun lan hau.

Proiektuei buruzko metodoaren oinarri izango zen eta, taiuketa, gauzaketa eta ebaluaketa mailan, geroko lanaren norabidea emango zukeen reflexioa edo sistematizazioa falta zen esperientzia hartan.

Sakonketa lan honetan murgildu gara, eskolako lanaren bideak ikertzeko xedez, ohizko erak alde batera utzi nahiez eta, sarritan, gaurregun erabiltzen direnak ere alboratzeko helburuz.

Honako hau da esan nahi dena, hots, taiuketa kurrikularra, edukinak kontutan hartuz egin behar dela; edukinak, arloetan banatu behar direla; irakasle bereziek eman behar dutela arlo bakoitza eta ordutegiak ez direla inola ere aldatu behar.

Hainbat irakasle eta ikasgai ezberdinek, sakabanatu egiten dute ikasleen atentzioa eta desanimatu egiten dira ikasleak, bai buruz eta bai jarreraz ere.

Honako hauek izan ohi dira atentziorik ezaren eta desanimoaren zioak: Metodoak, ezberdinak izatea; talante pedagogikoak eta ikasketetarako estrategiak, aldakorrak; irakasle-ikaslearen arteko harremanetarako, motibaziorako eta interesa sortzeko moduak, hainbat era ezberdinetakoak.

Lan honen antolaketari ekiterakoan, errealitate hori aztertu genuen eta eskolako porrotaren zergatitariko bat dela pentsatzera heldu ginen, izan ere, bere-berezko eragozpenak bait dakartza eta, ondorioz, ikasketa lanerako oztopoak sortzen ditu.

Oztopo horietako batzuren aipamena egingo dugu: - Hainbat eremutan banatzen da irakaskuntza, ikasten direnek ez dute elkarren arteko loturarik eta zertarakoa galdu egiten da.

- Jarrerak eta gaitasunak, banandu egiten dira helburu puntualak ezarriz.

- Ikasketarako motibazioak, balio akademikoa du soilki.